
Nanclaresek Athletic Cluben atea indartuko du
Nanclaresek Athletic Cluben atea indartuko du
Realeko atezain gazteak lau denboraldirako sinatu du, 2027ra arte
Athletic Clubek eta Adriana Nanclaresek akordioa lortu dute Realeko atezainak 2027ko ekainaren 30era arte sina dezan. 21 urterekin, 40 partidako esperientzia du maila gorenean eta Kopa bat dauka bere palmaresean.
20 urtez azpiko munduko txapelduna, Pinedo, Zubieta eta Elexpuru taldekide berriekin batera, Nanclares orainaldi eta etorkizun handiko atezaina da, lau denboraldiko esperientzia duena elitean Mariasun Quiñones eta Elene Leterekin lehian.
Aurrera Vitorian eta Oiartzunen eman zituen lehen urratsak, Zubietara heldu aurretik. Nanclaresek Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearekin sinatu du, Xabi Arrieta Emakumezkoen kirol zuzendariaren aurrean.
Atezainak ilusio handia erakutsi du bere fitxaketaren ostean: "Oso proiektu ilusionagarria da, eta pozik eta gogotsu nago. Uste dut apustu handia egiten ari dela emakumezkoen futbolaren alde. Neska gazte asko gatoz behetik gauzak ondo egiten. Dena ematera eta nire sakrifizioa eskaintzera nator, zerbait handia lortzeko asmoarekin".