DIGI, Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen babesle ofiziala

DIGI, Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen babesle ofiziala

Lehen bi talde zuri-gorriek telekomunikazio-operadorearen logoa jantziko dute kamiseten atzealdean

DIGI, DIGI Communications multinazionalaren telekomunikazio operadoreak eta Athletic Clubek akordioa sinatu dute, 2023/24 denboraldian operadorea emakumezkoen lehen taldearen Babesle Ofizial bihurtzeko. Horrela, DIGI lehen bi taldeen babesle bihurtuko da, gizonezkoena eta emakumezkoena, eta operadorearen logoa Athletic Clubeko elastikoen atzealdean jarriko da. Zehazki, lehoiek denboraldiaurreko lehen lagunarteko partidan estreinatuko dute babesa, abuztuaren 5ean, larunbatean, CDE Racing Feminas taldearen aurka.

Espainiako DIGI-ko Chief Commercial Officer-en, Angel Alvarezen, arabera: "DIGI-rentzat ohore bat da Athletic Club-i laguntzea, honek ordezkatzen dituen balioak partekatzen baititu. Gure babesa handitzen duen akordio honek Klubarekiko eta zaletasun guztiarekiko dugun konpromisoa sendotzen du ".

Halaber, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eskerrak eman dizkio operadoreari emakumezkoen taldeari emandako laguntzagatik, eta "DIGI-k Klubarekin duen inplikazioa" azpimarratu du.

Bizkaiaren aldeko apustua

DIGI oso presente dago Bizkaian, zuzeneko 200 langile baino gehiago dituen ordezkaritza batekin. Era berean, bere zuntz-sarea zabaltzen ari da, SMART zuntza; eta PRO-DIGI zuntz-zerbitzua eskaintzen du, 10 Gbps-ko abiadurarekin, herrialdeko azkarrena bizitegi-mailan.

Gainera, DIGI-k bere lehen denda ireki zuen maiatzean Bilbon, 100 metro karratu baino gehiagoko espazioa, Areilza Doktorearen Zumarkaleko 27. zenbakian, San Mames estadiotik 10 minutu baino gutxiagora, oinez, bezeroengandik hurbilago egoteko.