Adierazpen ofiziala
Athletic Clubek bere bazkideei Luis Rubialesekin gertatutakoaren inguruan Klubak hartutako erabakiei buruzko informazioa
FIFAko Emakumezkoen Munduko finalean Luis Rubiales RFEFeko presidentearekin izandako gertaeren aurrean, eta hedabideetako adierazpenetan nahiz gaur goizeko Ezohiko Batzarrean egindako jardueren ondoren (erakundeak ez joatea erabaki zuen protesta-seinale gisa), Athletic Clubek honako hau adierazi nahi die bere bazkideei eta zaleei:
1- Athletic Cluba ez dator bat Luis Rubiales RFEFeko presidentearen ekitaldiekin eta hitzekin, ez Emakumezkoen Munduko Txapelketan, ez gaurko batzarrean, gizartean nagusi diren berdintasun- eta errespetu-printzipioen aurka egiten baitute.
2- Aurrekoaren ondorioz, Athletic Clubeko presidenteak RFEF-i jakinarazi dio uko egiten diola RFEFko Zuzendaritza-Batzordeko kide izatearen kondizioari.
3- Athletic Clubek babesa eta konfiantza ematen die Kirol Kontseilu Gorenaren jarduerei, egoera hau konpontzeko.