Partida Aurrekoa: RCD Mallorca - Athletic Club (LaLiga 4. J)

Partida Aurrekoa: RCD Mallorca - Athletic Club (LaLiga 4. J)

Lehoiek garaipenen bolada luzatzea bilatuko dute irteera zail batean

San Mamesen Real Betisen aurka lortutako emaitza epikoaren ondoren, lehoiak irudi onari eta, batez ere, azken bi partidetako emaitza positiboei jarraipena ematen saiatuko dira, hirugarren garaipena jarraian lortzeko eta sailkapenaren goiko aldean finkatzeko.



Deialdia



Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde balearraren aurka jokatzeko. Yeray, De Marcos eta Nolaskoain, min hartuta jarraitzen dutelarik, beste behin ere baja izango dira. Aldiz, Oihan Sancetek pasa den jardunaldian zigorra bete eta gero, RCD Mallorcaren aurka jokatzeko aukera izango du. Azkenik, Adu Ares, Unai Gomez, Beñat Prados eta Unai Egiluz harrobiko jokalariek zerrenda osatuko dute.

Valverde



Errepasatu hemen talde balearraren eta bilbotarraren lehiaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.

Aurkaria


1916an sortua, ehun urte dituen klub bati egin behar diogu aurre, Balear Uharteetako zaharrena. Beste sasoi batez LaLigan finkatua, honako hau hogeita hamargarren urtea izango da maila gorenean denboraldia jokatzen duena. Hainbat aldiz maila galdu zuen lehen urte gorabeheratsuen ondoren, 1997/98 denboraldian bere bertsiorik onena berreskuratu zuen eta 16 ikasturte jarraian eman zituen LaLigan. Zalantzarik gabe, bere urterik onenak izan ziren. Igo berritan, bosgarren postuan amaitu zuen eta bi aldiz (1998/99 eta 2000/2001 denboraldietan) hirugarren postua lortu zuen, Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu zelarik. RCD Mallorcak Errege Kopa bat du (2002/2003 denboraldikoa), eta nazioarteko txapelketako final batean ere lehiatu da: 1998/1999 denboraldian Errekopako finala galdu zuen Lazio italiarraren aurka (1-2).

2023/24 denboraldiaren hasiera, beste urte bat gehiago Javier Aguirreren aginduetara, ez da guztiz ona izaten ari talde bermelloiarentzat. Hiru jardunaldi jokatu ondoren, oraindik ezin izan du garaipenik lortu, Villarreal CF eta Granada CF taldeen aurka galdu eta UD Las Palmasen aurka berdindu duelarik.

Estatistikak

1960/61 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, RCD Mallorcak eta Athletic Clubek 60 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean, eta emaitza positiboa dute zuri-gorriek: 28 partida irabazi dituzte, 15 berdindu eta 17 galdu.

Mallorcan jokatutako partiduei dagokienez, lehoiek balantze kaskarra dute. Jokatutako 30 partidetan, Athleticek 7  neurketa irabazi ditu, 11 berdindu eta 12 galdu.

Talde balearraren eta zuri-gorrien artean Uharteetan jokatutako azken bost partidetako datuen arabera, Estadi Mallorca Son Moix zelai zaila da lehoientzat.

Kontsultatu RCD Mallorcaren aurkako estatistika guztiak

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.