AC Football Center, ikasturte berrirako prest

AC Football Center, ikasturte berrirako prest

Lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, Athletic Clubeko egoitza akademikoak Entrenamendu Metodologia eta Analisi Taktikoaren programa aurreratuetan izena emateko epea ireki du

AC Football Center, Athletic Clubeko egoitza akademikoa, ikasturte berrirako prest da Entrenamendu Metodologiari eta Analisi Taktikoari buruzko bi programa aurreraturekin. Matrikula epea plazak bete arte egongo da zabalik eta datorren irailaren 30era arte eskaintza berezia izango du bazkideentzat, %5eko deskontuarekin.

Errendimendu handira bideratutako prestakuntza integrala da, euren lan-jarduera futbolaren industriarekin lotu nahi duten profesionalentzat: entrenatzaileak, analistak, kirol-koordinatzaileak edo zuzendariak, besteak beste.

Lehen edizioan, egoitzako ikastaro aurreratuetan 60 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte, eta Lezaman egiten diren dinamikak barrutik ikusteko aukera izan zuten, bai eta Athletic Clubeko taldeekin saio praktikoak eta San Mamesen zuzeneko analisiak egiteko ere.

Urritik otsailera bitartean garatzen diren programek aurrez aurreko formatua dute Lezaman eta San Mamesen, baita online parte hartzeko aukera ere campus birtual baten bidez. Bertan, ikasleek eduki guztiak eskuragarri izango dituzte, irakasleekin komunikatuko dira eta egiten dituzten aurrerapenak lehen egunetik jarraitu ahal izango dituzte.

Entrenamendu-metodologia

Entrenamendurako Metodologia Programa Aurreratuaren helburua futboleko lan-saioekin zerikusia duten arlo guztiak jorratzea da: jokalariarengandik hasi eta zereginera, entrenamendura, planifikaziora eta zelaian esku hartzera pasako da.

Programa honetan parte hartzen dutenek lehen taldeko jokalarien bisita jasoko dute, Athletic Clubeko teknikariekin elkarlanean arituko dira eta Lezamako entrenamendu zelai berean klaseak emango dituzte.

Izena eman ezazu orain!

Analisi taktikoa

Azterketa Taktikoaren Programa Aurreratuaren helburua da gaur egungo tresna eta baliabide guztiak erabiltzen ikastea, norbanakoaren eta taldearen azterketa taktikoa egiteko, bai kontzeptuen arloan, bai arlo teknologikoan eta metodologikoan.

Programa honetako ikasleek San Mameseko partida bat zuzenean aztertuko dute eta bideoanalisiko softwarea erabiltzen ikasiko dute.

Izena eman ezazu orain!