
Bilbao Athleticek etxean jokatzen dituen neurketak, zuzenean
Bilbao Athleticek etxean jokatzen dituen neurketak, zuzenean
Athleticzaleek Youtubeko kanal ofizialaren bidez jarraitu ahal izango dituzte filial zuri-gorriak Lezaman jokatzen dituen Bigarren Federazioko partidak
Klubak zuzenean eskainiko ditu, Youtuben duen kanal ofizialaren bidez, denboraldi honetan Bilbao Athleticek Lezaman jokatuko dituen partida guztiak, RFEFek, lehiaketako ikus-entzunezko eskubideak dituenak, horretarako baimena eman ondoren.
Lehenengo partida larunbat honetan izango da, irailaren 9an, arratsaldeko 18:30etik aurrera, txapelketako bigarren jardunaldia dela eta.
Carlos Gurpegiren taldeak aurreko asteburuan estreinatu zuen maila UD Logroñesen aurka, Las Gaunasen, hutsean berdinduta. Utebok, Aragoiko taldeak, 0 eta 2 galdu zuen etxean Arenasen aurka.