
Emakumezkoen taldeko dortsalak 2023/24 denboraldirako
Emakumezkoen taldeko dortsalak 2023/24 denboraldirako
Lehoiek finkatuta dituzte dagoeneko aurten euren kamisetetan eramango dituzten zenbakiak
2023/24 denboraldia hastetik gertu, Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak zehaztuta ditu denboraldi honetarako dortsalak.
Berritasunen artean, Maite Zubietak eta Ane Elexpuruk lehen taldeko fitxa eta 16 eta 20 zenbakiak izango dituzte, hurrenez hurren. Irene Oguiza 6 dortsalera aldatu da, Paula Arana 10era eta Ane Azkona 11ra. Uda honetako fitxaketei dagokienez, Maddi Torrek 2a jantziko du, Nahikari Garciak 7a, Gara Facilak 12a, Patri Zugastik 23a eta Marta Sanadrik 24a.
Lehen taldeko dinamikari eutsiko diote, baina bigarren taldeko fitxarekin, Sara Ortegak, 27 zenbakiarekin, eta Jone Amezagak, 31 zenbakiarekin.