Euskal Non-League Day: Arenas – Barakaldo
125 urteurrena

Euskal Non-League Day: Arenas – Barakaldo

Getxoko Arenas Clubek, 1909an sortua, 1919an Kopako txapelduna eta 1928an LaLiga fundatu zuen klubetako bat, zazpi denboraldi jokatu zituen Lehen Mailan

2023ko ira. 7a

Athletic Cluben hitzartutako klub guztietatik bakar batek esan dezake LaLigako talde sortzaileetako bat dela eta zazpi denboralditan Lehen Mailan jokatu duela: Getxoko Arenas Club. Gerra Zibilaren aurretik bere loria-aldia bizi izan zuen talde historiko hau, besteak beste, 1919an Kopako txapeldun geratu zen, FC Barcelonaren aurka.

Urrezko urte haietako mito gorri-beltzen artean, Pedro Vallana, Jose Maria Yermo, Jose María Peña, Domingo Careaga, Francisco Pagaza, Jose Maria Jauregui eta Felix Sesumaga lehoia nabarmentzen dira, guztiak ere Espainiako selekzioarekin nazioartean ibiliak. Gainera, Vallanak, Pagazak eta Sesumagak zilarrezko domina irabazi zuten Anberesko Olinpiar Jokoetan.

Gerra Zibilaren ondoren, Arenasek bost denboraldi egin zituen Bigarren Mailan, eta, ondoren, Getxoko talde ospetsuak Hirugarren Mailaren eta Eskualdeko Preferenteren artean txandakatu zuen epe luze bat heldu zen 1979an izan ezik, urte horretan Bigarren B Mailan jokatu baizuen. Azkenik, Zuzendaritza-batzorde berriaren bultzadari esker, 2015ean Arenas Bigarren B Mailara igo zen berriro, 2022an RFEF Lehen Maila berrira igotzeko play-off-ean sartu zelarik.

Euskal Non-League Day Gobelan

Arenas eta Barakaldoren arteko Euskal Non-League Fay partida, Gobela futbol-zelaian XX-ean jokatuko dena, aukera paregabea da Athleticen 125 urteko historian pisu handiena izan duten bi euskal kluben arteko lehia ikusteko.

Arenaseko elastiko gorri-beltza eta Athleticeko elastiko zuri-gorria jantzi duten futbolarien artean izen ospetsuak daude, hala nola Félix Sesumaga, Guillermo Gorostiza, Jose Mari Zuluaga, Iñaki Oinaederra, Pablo Otaolea, Cilaurren, Blasco, Meltzer, Raimundo Pérez Lezama, Carlos Meléndez, Suárez, Travieso, Zubiaga, Mandaluniz, Duque, Vidal, Del Olmo, Luis Bergareche, Jose Luis Bergaretxe, Azkorra, Isaac Aketxe, Aitor Ramos eta Undabarrena.

Arenasek Euskal Non-League Day txapelketaren lehen edizioan izango duen aurkariak ere jokalari historiko ugari ditu, Barakaldon ez ezik, Athleticen ere jokatu dutenak. Bitxia bada ere, horietako hiruk, Guillermo Gorostizak, Traviesok eta Miguel Gainzak (Piru Gainza mitikoaren anaia) ere Arenasen jokatu zuten. Barakaldon jokatu zuten beste lehoi nabarmen batzuk Venancio, Bata, Sarabia, Dani, Oceja, Koldo Etxeberria, Escalza edo Telmo Zarra bera dira.

Gogora dezagun partidara doazenen artean, Arenas Clubek Athleticen lehen taldeen bi kamiseta eta Athletic eta Cadizen arteko San Mameseko partidarako bi VIP sarrera zozketatuko dituela.

Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 5a

Salesforce CRMaren mantentze-zerbitzuaren, euskarriaren eta bilakaeraren lizitazioa

Kluba

Eskaintzak 2023ko abenduaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Club Athletic: Atletico Madrilen aurka, argazkia hamaikakoarekin

Kluba

San Mameseko hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia aterako duten kideen kodigoak kontsulta itzazu

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Bazkideen Txokoa

Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Martxan da AC CUPen bigarren edizioa

Kluba

Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketak bere talentua erakutsiko duten milaka futbolari gazte elkartuko ditu Lezaman eta San Mamesen 2024ko ekainaren 5etik 9ra

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta

Lehen taldea

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Club Athletic: lortu Realaren aurkako partidarako sarrerak

Kluba

Abenduko galderak urtarrilean San Mamesen jokatuko den derbirako bi sarrera bikoitz ditu sari

Ikusi gehiago
2023ko abe. 3a

Athletic Club, Euskararen Egunarekin bat

Kluba

Ohikoa den moduan, Klubak euskarari eskainitako jardunaldia ospatu du

Ikusi gehiago
2023ko abe. 2a

Online taberna. Athletic Club - Rayo Vallecano

Kluba

Egin klik beheko botoian gaur arratsaldeko partidarako eskaria egiteko. Online ordaindu eta zure San Mameseko eserlekutik gertuen dagoen Poza tabernan jaso ahal izango duzu eskatutakoa, ilararik itxaron gabe

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa

Kluba

Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Bazkideen Txokoa

Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte

Ikusi gehiago