Liga F-ko Athletic Club-Granada CF neurketaren egoera

Liga F-ko Athletic Club-Granada CF neurketaren egoera

Klubak, partida-protokoloak ezartzen duen bezala, norgehiagoka jokatzeko beharrezkoa den azpiegiturari eusten dio, nahiz eta greba-deialdi baten berri izan

Athletic Clubek, Liga F-ko partida-protokoloak dioen bezala, emakumezkoen lehen taldeak Granada CF-ren aurka jokatuko duen lehen jardunaldiko neurketarako azpiegitura mantentzen du, larunbat honetako 12:00etan. Bere eginbeharra zorrotz betez, Klubeko langile guztiak, futbolariak barne, biharko deituta daude Lezaman.

Hala ere, gure erakundeak jakin badaki futbolarien sindikatuek grebarako deialdia egin duela, eta aurrera jarraituz gero, norgehiagoka ez jokatzea ekarriko luke. Athletic Club etengabeko harremanetan dago gure jokalariekin, eta haien greba-eskubidea errespetatzen du.