
Athletic Club - Getafe CF neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club - Getafe CF neurketarako sarreren salmenta
Irailaren 27an, asteazkena, 19:00etan San Mamesen jokatuko den partidarako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat
Athletic Clubek eta Getafe CF taldeek irailaren 27an, larunbata, 19:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako zazpigarren jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek irailaren 11tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak irailaren 26ean, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta irailaren 27an bertan 10:30etik 13:30era eta 17:30etik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.