"Partida oso lehiatua izan da, espero genuen bezala"

"Partida oso lehiatua izan da, espero genuen bezala"

"Irabaztea gustatuko litzaiguke, baina txartel gorriak eta partidaren gorabeherek asko baldintzatu gaituzte", adierazi du Valverdek

Ernesto Valverdek komunikabideei erantzun die Athleticek Getaferen aurka San Mamesen bina berdindu ostean: "Tentsioa egon da, txartel gorri bat, lehia handia, bi taldeentzako uneak... Partida oso lehiatua izan da, espero genuen bezala", laburbildu du zurigorri entrenatzaileak.

Valverdek onartu du "irabaztea gustatuko litzaigukeela", baina pozik agertu da taldearen lanarekin: "Ahalegin handia egin dugu zati oso bat jokalari bat gutxiagorekin jokatuz. Partida ondo hasi dugu, golarekin eta gehiago egiteko aukerekin, baina txartel gorriak asko baldintzatu gaitu aurretik geratzen zen guztiagatik. Gaizki sartu gara bigarren zatian, gola egin digute, indarberritu egin gara eta erantzun egin digute. Pena, zinez, baina puntu garrantzitsua batzen dugu".