Emakumezkoen Athletic-Granada partidarako sarrerak

Emakumezkoen Athletic-Granada partidarako sarrerak

Ordu eta erdi lehenagotik erosi ahal izango dira Lezamako leihatiletan. Bazkideak, VIP Premiumeko abonatuak , Club Athletic eta Gazte Abonoak doan sartu ahal izango dira

Gaur, urriak 4 (asteazkena), Lezaman jokatuko den Athletic-Granada partidarako sarrerak, ordu eta erdi lehenago erosi ahal izango dira bertako leihatiletan. Sarrerek prezio hauek dituzte:

  • 18 urtetik gorakoak: 10 €
  • 15 eta 17 urte bitarteko adingabeak: 5 €
  • 14 urtetik beherakoak: doan

Bazkideak, VIP Premium abonatuak, Club Athleticeko kideak eta Gazte Abonoek doako sarrera dute.