
Athletic Clubek Whatsappeko kanal ofiziala estreinatu du
Athletic Clubek Whatsappeko kanal ofiziala estreinatu du
Etengabe hazten ari den athleticzale komunitate digitalean, komunikazioak zuzenagoak, arinagoak eta hurbilagoak ahalbidetuko dituen erraminta da
Athletic Clubek Whatsapp Channelsekin bat egin du Metaren berehalako mezularitzako doako zerbitzuan kanal ofizial zuri-gorri bat sortuz. Kanal berri honek Athletic eta bere zaleen arteko komunikazio zuzena, fidagarria eta pribatua ahalbidetuko du, bere berritasun garrantzitsuenetariko batzuk erakutsiz, xehetasun gehiagoz gainerako informazio kanaletan azalduz.
Norabide bakarreko informazioa transmititzeko tresna bat da; hau da, lagunen, senideen eta Whatsappeko gainerako ohiko elkarrizketen txatetatik bereizitako kanal bat da, baina edukiak haiekin partekatzeko aukera ematen du, mezuei emotikonoen bidez erantzuteaz gain.
Aplikazioa Androiden eta iOSen dago eskuragarri, eta bilaketa-direktorio bat du, Athletic Cluben kanal ofiziala erraz aurkitzeko. Profil zuri-gorria elebiduna izango da, eta informazioa euskaraz zein gaztelaniaz helaraziko da.
Kanal berriarekin bat egiteaz gain, gure mezuak jasotzen lehena izan nahi baduzu, gogoratu jakinarazpenak aktibatzeaz! (Irudian berdez borobilduta).