Partida aurrekoa: FC Barcelona - Athletic Club (LaLiga, 10. J)

Partida aurrekoa: FC Barcelona - Athletic Club (LaLiga, 10. J)

Nazioarteko neurketen geldialdiaren ondoren LaLiga bueltan da eta lehoiek egungo txapelduna bisitatuko dute

Bi aste txapelketako jardunaldirik gabe egon ondoren, gaur itzulikoda Athletic lehiatzera. Camp Nouko lanak direla eta, FC Barcelona Montjuiceko Estadio Olinpikoan ari da jokatzen denboraldi honetako partidak. Lehoiek, bertan, murgilduta dauden dinamika onari jarraipena ematea bilatuko dute. Beste emaitza positibo bat kateatzen badute, Europako posizioetan finkatuko lirateke.


Deialdia



Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde kataluniarraren aurka jokatzeko. Deialdira itzuli dira Peru Nolaskoain eta Iñigo Ruiz de Galarreta, eta Vesga eta Yeray zerrendatik at geratu dira. Bestalde, harrobiko jokalariak diren Adu Aresek eta Unai Gomezek osatzen dute Valverderen deialdia.

Valverde 

Errepasatu hemen FC Barcelona eta Athletic Club partidaren atarikoan Ernesto Valverdek egindako adierazpenak. 

Aurkaria

1899an sortua, Athletic Clubek baino urtebete geroago, gaur gaueko aurkariak palmares zabala lortu du, 27 Liga, 31 Kopa, 14 Superkopa eta 5 Europako Kopa nabarmentzen direlarik.

Une honetan, 21 punturekin, FC Barcelona sailkapeneko hirugarren postuan dago kokatuta, Real Madriden eta Girona FC taldeen atzetik. Kataluniako taldeak orain artean ez du porrotik jaso, 6 norgehiagoka irabazi eta hirutan berdindu du.

Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, bi taldeek 184 partidatan neurtu dituzte indarrak, eta emaitza negatiboa izan da zuri-gorrientzat: 60 partida irabazi dituzte, 31 berdindu eta 93 galdu.

Bartzelonako hirian jokatutako neurketei dagokienez, lehoiek 17 garaipen, 10 berdinketa eta 65 porrot pilatu dituzte 92 norgehiagokatan.

Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokak erreparatuz gero, lehoiek lau porrot eta berdinketa bat pilatu dituzte.

Kontsultatu FC Barcelona taldearen aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.