
Bilbao Athletic - Barakaldo CF partidara joateko bazkideen izen ematea
Bilbao Athletic - Barakaldo CF partidara joateko bazkideen izen ematea
Gaur hasi eta datorren asteartera arte, azaroak 7, Lezamako larunbateko partidara (17:00etan) joan nahi duten bazkideek webguneko Txokoan eman beharko dute izena
Jasotako eskaera kopuru handiaren aurrean, Athletic Clubek epea ireki du datorren larunbatean, azaroak 11, Bilbao Athletic eta Barakaldo CF taldeen arteko partidara (17:00etan) joan nahi duten bazkideek Bazkideen Txokoan (Bazkideentzako Zerbitzuak / Bilbao Athleticen Sarreren Zozketa atalean) izena eman dezaten. Azaroaren 7ra arte (asteartea, 18:00etan) dute aukera horretarako. Izen ematea kanpoko neurketetarako egiten den modu berean egingo da, banaka edo taldean (talde bakoitzeko gehienez lau bazkide).
Bazkideen eskaria eskuragarri dauden eserlekuen kopurua (2.257 sarrera) baino handiagoa bada, sartzeko eskubidea zozketa bidez ezarriko da asteartean bertan, azaroaren 7an, eta emaitza egun berean argitaratuko da Klubeko bitarteko ofizialen bidez.
Lezaman sartzeko eskubidea duten gainerako kolektiboetako kideek (Gazte Abonoa eta Club Athletic) azaroaren 8an, asteazkenean, emango dute izena, 10:00etatik 18:00etara, bi kolektiboetako pertsonei bidaliko zaien posta elektronikoaren bidez. Sarreren sorta hori 150 sarrerakoa izango da gutxienez, eta kopuru hori handitu egingo da izena eman duten bazkideen kopurua astearte arratsaldean, izena emateko epea amaitzen denean, dauden eserlekuena baino txikiagoa bada. Gazte Abonoen eta Club Athleticen izen emateak eskuragarri dauden eserlekuen kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo da azaroaren 8an bertan.
Bazkideek, Gazte Abonoa dutenek eta Club Athleticeko kideak bakarrik joan ahal izango dira partidara, baldin eta epearen barruan izena eman badute eta zozketan sarituak izan badira, beharrezkoa izanez gero.
Talde horien ostean sarrerak eskuragarri geratzen badira, ordu eta erdi lehenago (15:30) salduko dira Lezamako leihatiletan, ohiko moduan, agortu arte.