Aitor Elordik ohorezko sakea egingo du Athletic-Celta partidan

Aitor Elordik ohorezko sakea egingo du Athletic-Celta partidan

Mallabiako pilotariak omenaldia jasoko du ostiral honetan aurten Binakakoaren eta Buruz Burukoaren txapelak jantzi ondoren

Aitor Elordik, Mallabiko pilotariak, Athletic Club-RC Celtaren ohorezko sakea egingo du ostiral honetan, 2023ko Binakako eta Buruz Buruko txapelketako txapeldun izan ondoren.

Elordik apirilean jantzi zuen 'Binakakoaren' txapela Jose Javier Zabaletarekin batera, Unai Laso eta Ander Imazi 13-22 irabazita. Bizkaitarraren lehenengo parte hartzea izan zen txapelketa horretan.

Bi hilabete geroago, mallabitarrak pilotaren mundua harritu zuen berriz ere, hasiera batean parte hartuko ez zuen Buruz Buruko txapelketa irabazi baitzuen. Finalean 18-22 irabazi zion faborito argia zen Jokin Altunari.

Zalantzarik gabe, Elordik urte bikaina izan du, eta San Mamesek hala aitortuako du LaLigako 13. jardunaldiko partida hasi baino lehen.