
Athleticek Madrid CFF izango du aurkari Erreginaren Kopako final-zortzirenetan
Athleticek Madrid CFF izango du aurkari Erreginaren Kopako final-zortzirenetan
Lehoiek Lezaman jokatuko dute txapelketako 16 talde onenen arteko kanporaketa, partida bakarrera, urtarrilaren 13an edo 14an
Athletic Clubek Madrid CFF izango du arerio 2023/24 Erreginaren Kopako final-zortzirenetan. Kanporaketa, partida bakarrera jokatuko dena, Lezaman izango da urtarrilaren 13an edo 14an.
Zozketa honetan aurreko denboraldian Liga F-ko lehen zortzi postuen artean amaitu zuten taldeak ere sartu dira, eta txapelketako aurtengo edizioan oraindik bizirik dauden beste zortziekin bat egin dute. Azken hauek etxean jokatuko dute
Beste norgehiagokak ondorengoak dira:
- CD Alba Fundacion - FC Barcelona
- Real Oviedo UDCA Tenerife
- Real Betis - Real Madrid
- Sporting Club de Huelva - Real Sociedad
- Levante Las Planas - Sevilla FC
- Deportivo Alaves - Atletico de Madrid
- Valencia CF - Levante UD
Lehoiek Madrid CFF taldearen aurka ere jokatu zuten aurreko denboraldiko final-zortzirenetan Fuenlabradako Fernando Torres estadioan. Neurketa 0-1 amaitu zen Pinedoren golari esker.