CD Cayon, 2023/24 Kopako bigarren aurkaria

CD Cayon, 2023/24 Kopako bigarren aurkaria

Athletic Clubek Kantabriako taldearen aurka neurtuko ditu indarrak abenduaren 7an 21:00etan El Sardinero zelaian, Real Racing Cluben zelaian

Athletic Clubek CD Cayon izango du 2023/24 Kopako bigarren aurkari. Kanporaketa, partida bakarrera, abenduaren 7an 21:00etan jokatuko da. Zozketaren baldintzatzaileak direla eta, txapelketa honetako neurketak maila txikiagoko taldearen estadioan jokatuko dira beti. Kasu honetan, Fernando Astobiza zelaiaren baldintzek eta RFEF-ek ezarritako ordutegiak ezinezkoa egiten dute neurketa bertan jokatzea eta azkenean El Sardinero zelaian jokatuko da, Real Racing Cluben zelaian. 

Kantabriako taldea Segunda Federacioneko 16. postuan doa 9 punturekin garaipen bat, seis berdinketa eta lau porrot erdietsi dituelarik. Kopan, Saronekoek maila bereko Madrilgo Club Deportivo Elemental Ursaria kanporatu zuten, 1-2 irabazita.

CD Cayon eta Athletic Cluben arteko lehen partida ofiziala izango da.