
Tell My Skin, emakumezkoen Athletic Cluben babesle berria
Tell My Skin, emakumezkoen Athletic Cluben babesle berria
Dermatologia eta estetika integratiboko klinikak hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du eta bere logoa lehen taldearen entrenamendu eta beroketako kamisetaren aurrealdean agertuko da
Athletic Clubek eta Marta Ballestero Diez doktoreak zuzentzen duen Tell My Skin dermatologia eta estetika integratiboko klinikak, akordioa sinatu dute marka hurrengo hiru denboraldietarako emakumezkoen lehen taldearen babesle ofizial bihurtzeko. Klinikaren logotipoa entrenamendu eta beroketa kamisetaren aurrealdean agertuko da.
Ainhoa Iza Athleticeko Zuzendaritza Batzordeko kidearentzat, akordioak "Klubak emakumezkoen futbolaren profesionaltasunaren alde egiten duen apustua berresten du eta Tell My Skin familiari esker beste urrats bat ematen dugu bide honetan".
Bestalde, Marta Ballestero Diez doktoreak harro hitz egin du akordioa sinatu ondoren: "Ilusio handia egiten digu jokalarien errendimendua maximizatzeko aukera izateak. Bi giza taldeek balio berberak partekatzen ditugu: garapenerako grina eta hazkunde pertsonala, talde-arrakastara estrapolatzen dena. Horregatik guztiagatik, hunkitu egiten gaituzte banakako eta taldeko emaitzak optimizatzeko sortu diren loturek. Estrategia bakarral proposatuz gero, emaitza bakarrak lortuko ditugu".
Tell My Skinen inguruan
Tell My Skin dermatologia estetiko integratiboko klinika bat da, Marta Ballestero Deez doktoreak zuzentzen duena. Gaztetzeari buruzko ikuspegi holistiko batekin, Tell My Skin erreferentzia bihurtu da edertasun integralaren eta osasunaren zaintzan, itxura estetikoa zein zelulen osasuna jorratuz. Skintel-L metodologia bakarrarekin, klinikak emaitza naturalak eta iraunkorrak denboran zehar lortzeko irtenbide pertsonalizatua eskaintzen du.