LaLigako Granada CF-Athletic Club partida, bertan behera

LaLigako Granada CF-Athletic Club partida, bertan behera

Neurketa bertan behera geratu da Granada CF taldeko zaletu bat hil delako

Granada CF-ren eta Athletic Cluben arteko partida bertan behera geratu da 17. minutuan, Los Carmenes zelaiko harmailetan Andaluziako taldeko zale bat hil delako. Jarraitzaileak bihotz-biriketako geldialdia izan du, baina ezin izan da suspertu.

Bi taldeek, LaLigarekin eta partidako epailearekin batera, Iñaki Williamsek 6. minutuan sartutako golari esker 0-1eko emaitzarekin zihoan neurketa bertan behera uztea erabaki dute.

Athletic Clubek doluminak bidaltzen dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Jon Uriarte, Klubeko presidentea, estadiora joan diren hedabideen aurrean agertu da norgehiagoka bertan behera geratu ostean: "Biziki sentitzen dugu zalearen heriotza gaurko partidan, eta doluminik beroena bidaltzen diogu Granadaren familia osoari. Pena izan da partida bertan behera geratu izana, baina ez dago bizitza baino gauza garrantzitsuagorik. LaLigarekin eta epaile-estamentuarekin batera lanean ari gara neurketari berriro ekiteko data bat aurkitzeko".

Momentuz, Athletic Club Granadako kontzentrazio-hotelera itzuli da, eta bertan, partida berrekiteko data berriaren inguruko albisteak espero ditu.