
Bazkideak: escort kids UD Las Palmasen aurka
Bazkideak: escort kids UD Las Palmasen aurka
Lagundu eskutik lehoiei San Mameseko soropilera ateratzean
Urteko azken partidan, San Mamesen, bazkideei lehen pertsonan bizitzeko edo senide edo gertuko bati esperientzia berezienetako bat oparitzeko aukera eskaini nahi diegu: Katedraleko berdegunera salto egitea jokalarien eskutik.
Klubeko bazkideek 5 eta 13 urte bitarteko haur bat inskribatu ahal izango dute zozketan, edo beren burua, adin hori baldin badute, formulario honen bidez. Hamaika pertsona zorionekoak izango dira aldageletako tuneletik berdeguneraino jokalariei laguntzeko datorren asteazkenean, abenduak 20, 21:30ean Las Palmasen aurkako partidan.
Galdetegia betetzeko azken eguna abenduaren 14a da, 23:59an.
Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin.
