
Kopako SD Eibar-Athletic Club neurketarako sarrerak
Kopako SD Eibar-Athletic Club neurketarako sarrerak
Kontsultatu Ipurua futbol zelaian jokatuko den Kopako norgeiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak
SD Eibar taldeak 306 sarrera bidaliko dizkio Athletic Cluberi. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez (Bazkideentzako zerbitzuak atalean/ Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) inskribatu daitezke abenduaren 26tik, asteartea 10:00etatik, abenduaren 28ra arte, osteguna, 10:00etara.
Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.
Sarreren prezioa 40 eurokoa izango da.
Bazkide saridunen jatorrizko karnetak aurkezteaz gain, ezinbestekoa izango da sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaioteguna, NANa eta bidaia-plana jakinaraztea.
Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.