Athletic Club – Real Sociedad neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – Real Sociedad neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 25etik aurrera

Athletic Clubek eta Real Sociedad taldeak, San Mamesen urtarrilaren 13an (18:30ean) jokatuko duten LaLigako hogeigarren jardunaldiko partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, abenduaren 25etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez. 

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak urtarrilak 12an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17.30etik 20.00era, eta urtarrilak 13an, larunbata, 10:30etik 13:00era eta 16:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.