
Lehen taldea |
Iñaki Williams bihar batuko da Ghanaren kontzentraziora
Iñaki Williams bihar batuko da Ghanaren kontzentraziora
Jokalari zuri-gorriak Afrikako Kopa jokatuko du urtarrilaren 14tik aurrera
Iñaki Williamsek bihar, urtarrilak 1, Ghanako selekzioarekin batera bidaiatuko du, urtarrilaren 13an hasiko den Afrika Kopa prestatzeko. Jokalari zuri-gorriak, hurrengo egunean Cabo Verderen aurka txapelketan debuta egiteko aukera izango du.
Athletic Clubek eta jokalariak berak urtarrilaren 4an Sevillaren aurkako LaLigako partidan egoteko ahaleginak egin dituzten arren, Ghanako federazioak nahiago izan du Iñaki Williams gainerako espediziokideekin lehen egunetik bertan izatea.