
2024ko bazkide kuoten ordainketari buruzko informazioa
2024ko bazkide kuoten ordainketari buruzko informazioa
Urteko kuotaren ordainketa fisikorako San Mameseko txarteldegien ordutegiak; kuota webguneko Bazkideen Txokotik ere ordaindu daiteke
Athletic Clubek jakinarazi nahi du San Mameseko txarteldegiak 2024ko kuota ordaintzeko irekita egongo direla data eta ordutegi hauetan:
Gaur, urtarrilak 13, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era.
Urtarrilak 14, 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Urtarrilak 15, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Urtarrilak 16, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
2024 kuotaren ordainketa banku-txartelaren bidez ere egin daiteke, '2024KO KUOTA ORDAINDU' botoiaren bidez, Bazkideen Txokoko 'Bazkideentzako zerbitzuak' atalean.
Klubaren Estatutu Sozialek hogeita hamar eguneko epea ezartzen dute kuota soziala ordaintzeko, eta, beraz, 2024ko urtarrilaren 30a izango da horretarako azken eguna.