
Kopako Athletic Club – Deportivo Alaves neurketarako sarreren salmenta
Kopako Athletic Club – Deportivo Alaves neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu urtarrilaren 13tik aurrera
San Mamesen urtarrilaren 16an, 21:00etan, jokatuko den Kopako Athletic Club - Deportivo Alaves neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, urtarrilaren 13tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak urtarrilak 15ean, astelehena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta urtarrilak 16an, asteartea, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.