
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Madrid CFF
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Madrid CFF
Igande honetan, 17:00ean, 2023/24 Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Igande honetan, Athletic Clubek eta Madrid CFF taldeek Erreginaren Kopako final.zortzirenetako partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, neurketa jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira.
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 15:30etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
San Mameseko lehitailen ordutegia
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Ostirala, urtarrilak 12, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Larunbata, urtarrilak 13, 10:30etik 13:00era eta 16:30etik 18:30etara.
- Igandea, urtarrilak 14, 10:30etik 13:00era eta 15:00etik 17:00etara.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 19:00etara, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etatik 23:00etara, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day gutuna eskuragarri.
Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna irekita egongo da 10:00etik 20:00etara, otordurik gabe, eta San Mames Jatetxea 13:00etik 18:00etara irekiko da, menu zerbitzuarekin.
AC Museoa eta Tour San Mames
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 15:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 12:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.