"Une onean gaude eta daukagun konfiantza aprobetxatzen saiatzen gara"

"Une onean gaude eta daukagun konfiantza aprobetxatzen saiatzen gara"

Valverdek "nahi dugunari begira beste pauso bat" eman izana ospatu du, baina zuhur jokatzen jarraitzen du, "ezer ez delako behin betikoa"

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da lehoiek Realaren aurka San Mamesen irabazi ostean: "Derbia irabaztea beti da pozgarria. Bultzatzen gaituen lehia hori daukagu bien artean, eta denok gaude pozik. Ezer ez da behin betikoa, baina beste pauso bat eman dugu denboraldi amaieran nahi dugunari begira. Une onean gaude eta daukagun konfiantza sentsazio hori aprobetxatzen saiatzen gara".

Entrenatzaile zuri-gorriaren arabera, bere jokalariek lan ona egin dute partida oso bizi batean: "Lehia handiko partida izan da, eta zaila zen zelai erdian aurrera egitea. Jokoa ateratzen saiatuz gero, oso goian egiten ziguten presioa, eta guk ere gauza bera egiten genien. Borrokatu egin behar genuen, eta hor zegoen gakoa. Baloia lortu dugu eta korrika egin ahal izan dugu aukera arriskutsuak sortzeko. Edozein xehetasunek partida erabaki zezakeen eta gure alde erori da".