
AC Aurreraren sei hilean behingo jarraipena
AC Aurreraren sei hilean behingo jarraipena
Txostenak 15 aurrerapen garrantzitsu nabarmentzen ditu Klubaren Ekintza Planean ezarritako helburuei lotuta
AC Aurrera martxan jarri zuenetik bigarren zikloa (2023 uztaila - 2023 abendua) bete du Athletic Clubek eta, bere masa sozialarekin hartutako konpromisoa betez, 2023/26 Ekintza Planaren aurrerabideari buruzko informazio guztia helarazi nahi die bere bazkideei webguneko Txokoaren bitartez.
Azken finean, Klubak bazkideekin sei hilean behin egiten duen gardentasun-ariketa bat da, hauek bertatik bertara ikusi, ulertu eta egiaztatu dezaten 2026ra arte ezarritako ibilbide-orrian Athleticek izan duen aurrerapen-maila.
Emaitzen jakinarazpena
Hurrengo dokumentuan, AC Aurreraren bigarren seihilekoa bete ondoren 17 zutabe estrategikoetako bakoitzaren betetze-maila adierazten da, bai eta lau jarduera-ardatzetan lortutako emaitza nagusiak ere.
Bi faktore horiek kontuan hartuta, hauek dira Klubak Ekintza Planaren bigarren sei hilekoaren balantzean nabarmentzen dituen 15 emaitza nabarmenenak:
1. EXIJENTZIA, LIDERGOA ETA KIROL-ARRAKASTA
1. Gizonezkoen lehen taldeko azken 40 urteetako lehen itzulirik onena, 2022/23 denboraldiarekin alderatuta 12 puntu gehiagorekin.
2. Gizonezkoen lehen taldearen merkatu-balioa 243 milioi eurora arte handitzea. 2022/23 denboraldia 222 milioi eurotan itxi zen. Unai Gomez, Nico Williams, Adu Ares eta Mikel Vesga jokalariek kontratua berritu dute.
3. Emakumezkoen lehen taldearen belaunaldi-berritzea. 24 urtetik beherako jokalariek 2023/24 Ligako minutuen %66 jokatu dute. Adriana Nanclares eta Nahikari Garcíaren fitxaketak eta Sara Ortegaren berritzea nabarmentzen dira.
4. Lezamako metodologia berriaren ezarpenean %50eko aurrerapena, futbolarien eta entrenatzaileen garapenean eta hobekuntzan zentratua.
5. Errendimendu Zuzendaritza berriaren hasiera. Iñigo San Millan da sail berriaren burua, eta helburua futbolarien baldintzak eta kirol-errendimendua maximizatzea da, bai gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetan, bai Lezamako jokalarien garapenean.
6. Nazioarteko 34 jokalari: 17 gizonezkoetan (11 oinarrizko mailetan, 2022/23 denboraldian 6 ziren) eta 17 emakumezkoetan.
2. ARDATZA. ERAGIN SOZIALA ETA GOBERNANTZA ARDURATSUA
7. Gizarte Arloko Zuzendaritza berria, gizarte-proiektua, bazkidearentzako arreta eta kanpo-harremanak barne hartzen diuena.
8. San Mameseko bataz besteko bertaratzea 44.829 pertsonakoa da. 2022/23 denboraldiko lehen itzuliaren bataz bestekoarekin alderatuta, %3,2 gehiago.
9. Gure lurraldeko oinarrizko futbolaren aldeko Euskal Non-League Day ospakizuna.
10. Athleticzale familiaren topaketa 125. urteurrenaren itxieran eta Iribarren estatuaren inaugurazioan San Mamesen.
11. Bazkidearentzako Arreta Hobetzeko Plan Integrala abian jartzea.
3. ARDATZA. JAUZI EKONOMIKOA ETA IRAUNKORTASUNA, DIRU SARRERETAN ARRETA JARRITA
12. 2023-24 denboraldia ixtean 4 milioi euroko gehikuntza aurreikusten da merkataritza-sarreretan, 2022/23 ikasturtearen itxierarekin alderatuta.
13. AC Services negozio-unitate errentagarri gisa egonkortzea, AC Campus, AC Cup, AC Stages, AC Coach Experience, AC Football Center eta AC Advisoryren bidez.
4. ARDATZA: ANTOLAKUNTZA, KULTURA ETA ERRENDIMENDU HANDIENEKO KUDEAKETA
14. Pertsonen Zuzendaritza berria eta funtsezko funtzioetan talentua sartzea.
15. %50eko aurrerapena kudeaketa-eredu berriaren ezarpenean eta Zuzendaritza Batzordearekiko harremanean, OKR metodologian oinarrituta.
📽️ Un repaso a los resultados más destacados del segundo semestre de #ACAurrera
— Athletic Club (@AthleticClub) January 18, 2024
Avances en el Plan de Acción 2023/26 del Athletic Club 👉 https://t.co/DSO92gD1Cm#AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/SwJ43CRey8