Club Athletic: Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak
Kluba |
Club Athletic: Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 23. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko
Club Athleticeko kideek otsailaren 2an, 21:00ean, San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako hogeitabigarren jardunaldiko Athletic Club – RCD Mallorca norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa urtarrilaren 22ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.