Akordioa Osasunako Adama Boiro ezker hegaleko atzelariarekin

Akordioa Osasunako Adama Boiro ezker hegaleko atzelariarekin

21 urteko jokalaria berehala batuko da Athleticera

Athletic Clubek eta Club Atletico Osasunak akordioa lortu dute Adama Boiro 21 urteko ezker hegaleko jokalaria erakunde zuri-gorria berehala batu daiten 2029. urtera arte. Futbolaria, erasorako proiekzioarekin, Osasuna Promesasen protagonista izan da azkenaldian, Primera RFEFen.

Dakarren (Senegal) jaioa, lau urte daramatza Iruñean bizitzen, San Jorgeko benjaminetan jokatzen hasi zen, ondoren CF Ardoi FE taldean sartu zen eta gero Taxoarera iritsi zen, haur mailan. Azken bi denboraldietan 43 partida jokatu ditu bigarren taldearekin eta denboraldi honetan goleko bost pase eman ditu.