Bujan, Irurita eta Elias, datorren denboraldirako fitxaketak

Bujan, Irurita eta Elias, datorren denboraldirako fitxaketak

Oyono (Villarreal CF) eta Quintero (CA Osasuna) berehala sartuko dira Lezaman gazte mailan jokatzeko

Athletic Clubek Endika Bujan (Barakaldo CF, Segunda Federacion) aurrelaria, Xabier Irurita (CD Tudelano, Segunda Federacion) eta Javier Elias (Portugalete CF, Tercera Federacion) fitxatuko ditu hurrengo denboraldirako. Era berean, Igor Oyono aurrelaria (Villarreal CF) eta Iker Quintero atzelaria (CA Osasuna), biak kadete mailakoak, Lezaman sartuko dira berehala gazte mailan jokatzeko. Oyono eta Quintero bere garaian Athleticeko talde hitzartuetako kide izan ziren: Barakaldo CF eta UDC Txantrea, hurrenez hurren.

Dagoeneko iragarrita dauden Adama Boiro (CA Osasuna) eta Aritz Conde (Antiguoko KE) jokalariez gain, Xabi Gomez (Antiguoko KE) aurrelari gaztea ere fitxatu du Klubak. Era berean, kadete mailako jokalari hauek Athleticekin konpromisoa hartu dute hurrengo denboraldirako: Iñigo Sainz de Leciñana erdilaria (Antiguoko KE), Andres Camilo aurrelaria (UDC Txantrea KKE), Aitor Leon erdilaria (CD Pamplona), Yan Cissé (Aviron) eta Alexander Conde erdilariak (SD Leioa) eta Joannes Echeverria aurrelaria (Antiguoko KE). Jokalari horiek guztiak gaur egun 23 urtetik kadeteetara bitarteko adin-tartean dauden fitxaketak dira.