
Club Athletic: lortu Barcelona eta Alavesen aurkako partidetarako sarrerak
Club Athletic: lortu Barcelona eta Alavesen aurkako partidetarako sarrerak
Otsaileko galderak lehoiek martxoan jokatuko dituzten bi neurketetarako bi sarrera bikoitz ditu saritzat
Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.
Otsaileko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko diren FC Barcelona eta Deportivo Alavesen aurkako partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko dira.
Hauxe da galdera: "Zein egunetan ospatuko da Euskal Non-League Day-aren bigarren edizioa?". Erantzuna baldin badakizu, bete galdegai hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. Urtarrileko lehiaketako irabazlea, eta hortaz, RCD Mallorca eta Girona FC taldeen aurkako norgehiagoketarako sarrerak lortu dituen Club Athletic kideaK 30036 (RCD Mallorca) eta 30296 (Girona FC) zenbakia izan da. Zorionak!
Eta oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera orain!