Lehen harria jarrita, San Mamesek erabakiko du

Lehen harria jarrita, San Mamesek erabakiko du

Horrela bizi izan genuen Kopako finalerdietako joanekoa Metropolitano futbol zelaian, non Athletic Clubek Atletico Madrid garaitu zuen

Kopako finalerdietako joaneko partidak dena izan zuen. Athletic Clubek balio handiko garaipena lortu zuen etxetik kanpo Atletico Madriden aurka. Emozioak pil-pilean egon ziren Metropolitano futbol zelaian jokatutako partida osoan zehar. Athleticezale gainezka egon ziren harmailak, hauek lehoiak etengabe animatuz.


Horrela bizi izan genuen La Cartujaren amaieraren aurreko kanporaketaren lehen talka, Berenguerren golaren unean egondako pozarekin eta lehenago ikusi ez dituzun erreakzioekin.

Oraindik lan asko dago egiteke. Otsailaren 29an, osteguna, partida erabakigarria San Mamesen.