
Umeen sarrerak FC Barcelona taldearen aurkako neurketarako
Umeen sarrerak FC Barcelona taldearen aurkako neurketarako
San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa
Otsailaren 20tik otsailaren 22ko 18:00etara bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urtetik beherako adingabe batekin joateko bi sarrera erosi, 20 euroan**, LaLigako hogeitazazpigarren jardunaldiko Athletic Club-FC Barcelona neurketarako.
Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, hurrengo loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian martxoaren 2an eta 3an. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko
ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.
** Adingabeen sarrera bakoitza, 20 euro.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Barcelona

