Babestu lehoiak San Mamesen!

Babestu lehoiak San Mamesen!

Club Athleticeko kidea bazara, zelairatu gure jokalarien eskutik martxoaren 7an FC Barcelonaren aurkako finalerdian

5 eta 13 urte bitarteko Club Athleticen kideek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute Erreginaren Kopako finalerdietako joaneko partidan, martxoaren 7an, 19:00etan.

Adin horretako jarraitzaileek edo adin bereko senitartekoek bakarrik lagundu ahal izango dituzte jokalariak aldageletako tuneletik ateratzen direnean.

Esperientzia 11 haur eta euren laguntzaileen bisita gidatuarekin hasiko da, San Mamesen zehar, partida hasi aurretik; 11 haurrek jokalarien eskutik egingo dute salto zelaira; adingabeek eta euren laguntzaileek estadioaren hegoaldeko eraztunetik gozatuko dute norgehiagokaz, eta neurketa amaitu ondoren, Athletic Clubeko hainbat jokalarirekin izateko abagunea izango dute.

Esperientzia horretaz gozatzeko, kideek beren eremu pribatutik eman beharko dute izena zozketan, abantailen eta zozketen atalean. Esperientzia honetan izena emateko epea martxoaren 27an, asteartean, bukatuko da, goizeko 0:00etan.

Oraindik Club Athleticekoa ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, eman alta hemen eta eman izena zozketan parte hartzeko.