
Kluba |
UNIQUE IN THE WORLD Kopako finala bilduma berria
UNIQUE IN THE WORLD Kopako finala bilduma berria
Athletic Clubek produktu sorta berri bat eskaintzen du Sevilla 2024 Kopako finala jokatu arte
Athletic Clubek datorren apirilaren 6an Sevillako La Cartuja estadioan RCD Mallorcaren aurka jokatuko duen Kopako finala dela eta kaleratu duen UNIQUE IN THE WORLD produktu lerro berriaz goza dezakete zale athleticzaleek dagoeneko.
Adin guztietarako artikuluak dira, finala animatzeko eta espiritu zuri-gorri handienarekin bizitzeko. Txanodun jertsea (gorria eta beltza), kamiseta (gorria eta beltza), bufanda, txapela, zapia eta gimnasiora joateko boltsa ditu bildumak. Dagoeneko eskuragarri daude denda fisikoetan eta online.