
Kopako finalerako sarreren erosketa: galderak eta erantzunak
Kopako finalerako sarreren erosketa: galderak eta erantzunak
Athletic Clubek sarreren erosketari buruzko informazio guztia argitaratu du galdera-erantzunen eredu baten eta urratsez urratseko gida zehatz baten bidez
Zozketan saritutako bazkideek sarrerak erosteko behar duten informazio zehatza argitaratu du Klubak, RFEF-ek ezarritako erosketa prozesua ezagutzeko erabiltzaile-gida erraz batekin eta sor daitezkeen galderen eta erantzunen sorta batekin.
Sarrerak erosteko epea astelehenean, hilak 25, hasiko da, 10:00etan, eta larunbatean, martxoak 30, amaituko da, 23:59an, esteka honen bidez, Klubak zozketa bidez bazkide bakoitzarentzat ezarri duen epean.
Sarreren birsalmenta erabat debekatuta dago legez eta, gainera, egileak bere oinarrien eta Athletic Clubeko diziplina batzordearen zigorrak jaso ditzake, Estatutueran jasota dagoen bezala. Era berean, Athletic Clubek zaleei dei egiten die ofiziala ez den edozein salmenta kanaletaz ez fidatzeko eta iruzurren aurrean erne egoteko.
Sarreren erosketari buruzko informazioa
- Nork eros ditzake Kopako finalerako sarrerak?
Zozketan banaka izena eman eta saridun suertatu zen bazkidea.
Zozketan parte hartu eta saridun suertatu ziren taldeen burua.
- Taldeen kasuan, liderraz aparteko beste kide batek eros ditzake sarrerak?
Ez. Taldeen kasuan, liderrak egin behar du erosketa, ezarritako prozesua jarraituz.
- Nola erosten dira sarrerak?
Sarrerak RFEFen (Espainiako Futbol Federazioko) ordainketa-plataforma baten bidez erosiko dira, bazkideak (bai bazkide indibidual gisa, bai taldeko buru gisa) erosketa egiteko argibideak posta elektronikoz jaso ondoren.
- Sarrera guztiak digitalak dira?
Bai, sarrera guztiak digitalak dira. App baten bidez, sarrera bistaratuko da La Cartujako tornuetan. Ez dago paperezko sarrera fisikorik.
- San Mameseko txarteldegietan eros ditzaket sarrerak?
Ez, sarrerak erosteko bide bakarra RFEFek ezarritako ordainketa-plataforma da.
- Sarrerak erosteko epea egun berean hasten da bazkide saridun guztientzat?
Ez. Sarrerak modu mailakatuan erosiko dira, zozketako irabazleen hurrenkera kontuan hartuta. Lehenengo zenbakia 603.212 izango da eta azkena 626.208.
- Nolakoa da erosketa mailakatuaren prozesua?
Saritutako 17.848 bazkideak gutxi gorabehera 3.570 bazkideko bost bloketan banatu dira, zozketako zenbakiaren arabera. Banakako saridunek eta talde saridunetako buruek posta elektroniko bat jasoko dute erosketa egin behar duten egunean. Honako hau izango da blokeen banaketa:
Astelehena: 603.213 – 606.967
Asteartea: 606.970 - 610.968 (aurreko egunean erosi ez dutenez aparte)
Asteazkena: 610.970 – 615.431 (aurreko egunetan erosi ez dutenez aparte)
Osteguna: 615.435 – 620.457 (aurreko egunetan erosi ez dutenez aparte)
Ostirala: 620.460 – 626.206 (aurreko egunetan erosi ez dutenez aparte)
Larunbata: aurreko egunetan erosi ez dutenek.
- Bost multzoetako bakoitzak egun bakar batean eros ditzake sarrerak?
Ez. Saritutako bazkide eta liderren lehen blokeak astelehenetik aurrera eta gainerako egunetan larunbatera arte erosi ahal izango ditu sarrerak. Bigarren blokeak, asteartetik larunbatera. Hirugarrenak, asteazkenetik larunbatera. Laugarrenak, ostegunetik aurrera eta larunbatera arte. Eta azkenak, ostiraletik larunbatera. Hau da, bloke bakoitzak astelehenetik ostiralera egun jakin batetik aurrera izango du sarrerak erosteko aukera, eta larunbata izango azken eguna bloke guztientzat.
- Nola erosten ditut sarrerak?
"Galderak eta erantzunak" multzo hau amaitzean, erosketa-gida zehatz bat duzu.
- Zer gertatzen da zozketan izena emateko animazio-harmaila aukeratu bazen?
Erosketa-prozesua berdina da guztientzat, baina animazio-harmailetan sarrerak erostea lehentasun gisa aukeratu zuten bazkideek edo taldeko liderrek 112tik 126ra (Pista Bankua) eta 116 (Behe-harmaila) blokeei dagozkien eserlekuak bakarrik aukeratu ahal izango dituzte.
Zonalde horretako eskuragarritasuna agortuz gero, automatikoki aktibatuko litzateke edukiera orokorrean erosteko aukera.
- Zer gertatzen da mugikortasun mugatuko sarrerak erostea aukeratu bazen?
Mugikortasun mugatuko sarrerak erosteko prozesua Athletic Clubeko bazkideentzako arreta-bulegoaren bidez egin behar da, eta ez prozedura orokorraren bidez.
- Zein adinetatik beharrezkoa da sarrera bat erostea?
La Cartujan sartzen diren pertsona guztiek sarrera bat erosi behar dute, baita jaioberriek ere.
- Zer gertatzen da saridun suertatu nintzen arren nire sarrera edo nire taldeko sarrerak erosten ez baditut?
Zozketaren oinarrietan agertzen zenez, "Bazkidea sarrera bat eskuratzeko eskubidearen esleipendun suertatzen bada eta sarrera hori erretiratzen ez badu eta ordaintzen badu, ezingo du izena eman Klubak gizonezkoen lehen taldeari dagozkion edozein txapelketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan, ezta Kopako edo Europako Txapelketetako hurrengo final batean ere".
- Zer datu eskatzen zaizkio sarreren erosleari
- Izena
- Abizenak
- E-posta
- Herrialdea
- Posta kodea
- IFZ/AIZ/Pasaportea
- Bertaratuko den(direnen) izena(k), abizenak eta NAN(ak).
- Zer datu eskatzen dira sarrerak erabiliko dituzten pertsonei buruz
- Izena
- Abizenak
- NAN
- Zer jarri bertaratutakoaren NAN laukian, adingabea bada eta ez badu?
Kasu horretan, legezko tutorearen NANa jarri beharko litzateke.
- Zer jarri eroslearen (liderra) NAN laukian, adingabea bada eta ez badu?
Bazkidearen edo legezko tutorearen kodearekin balio du.
- Noiz arte bidal diezazkieket sarrerak bertaratutakoei?
Sarrerak behin bakarrik bidal daitezke, betiere RFEFek partidaren atarian aktibatu aurretik. RFEFek partekatu duen informazioaren arabera, sarrera guztiak partidaren eguneko 18:00etan aktibatuko dira, partida hasi baino 4 ordu lehenago.
- Nola eta noiz aktibatzen dira sarrerak?
Sarreren kodea RFEFek aktibatzen du, hasiera batean, partida hasi baino lau ordu lehenago.
- Gertaeren leihatila bat egongo da La Cartujan?
Bai. Athletic Clubek intzidentzien leihatila bat jarriko du 5. atearen aurrean, hego-mendebaldeko kornerrean (Hegoaldea Preferentziarekin).
- Zer gertatzen da mugikorrean bateriarik gabe geratzen banaiz?
Estadiora sartzeko, ezinbestekoa da sarrera izenduna gailu elektronikoan erakustea.
Kodearen eta pasahitzaren datu pertsonalak baliagarriak dira edozein gailuren aplikazioaren eremu pertsonalera sartzeko, eta, ondorioz, hirugarren baten mugikorraren bidez erakutsi daiteke sarrera.
- Zer gertatzen da App-aren pasahitza ahazten bazaizu: nire pasahitza ahaztuta berreskuratzeko aukera dago?
App-aren hasierako pantailan "pasahitza ahaztu dut" aukera bat dago; oraindik erregistratuta ez badago, mezu elektronikoa bidaltzen zaio erregistratzeko aldi baterako kode berri batekin; erregistratuta badago, orri batera eramaten du pasahitza berrezartzeko.
- Estadiora sartzeko sarreren pantailazoek balio al dute?
Ez. RFEFek jakinarazi duenez, pantaila-irudiak ez dira inola ere baliozkoak izango.
- Zein da La Cartujan sartzeko gutxieneko adina heldu bat gabe?
Adingabeei dagokienez, 16 urtetik beherakoak badira, heldu batekin joan behar dute.
- Zein da sarreren prezioa?
Sarrerak erosteko gida
1. Email bat iritsiko zaizu sarrerak erosteko plataformarako estekarekin. SARRERAK EROSI.
2. Behin erosketa-plataforman zaudela, prezioa eta interesatzen zaizun gunea aukeratu behar dituzu, dagoen eskaintzaren arabera. Sarrera bat baino gehiago izanez gero, ordainpeko plataformak automatikoki bilduko ditu sarrerak eremu horren ondoz ondoko eserlekuetan.
3. Prozesuarekin jarraitzeko, zure bazkide-kodea eta PINa sartu eta BALIDATU sakatu behar duzu. Bazkide gisa identifikatu ondoren, dagozkizun sarrerak baliozkotu behar dituzu (sarrera bakoitzaren laukitxoan klik egin). Taldeen kasuan, prozesu hori liderrak bakarrik egin dezake.
4. EROSI botoian klik egin eta datuak berretsi ondoren, hurrengo pantailan eroslearen datuak bete beharko dituzu (berdin du gero sarrera bat izango duenetako bat izan edo ez izan): izena, abizenak, posta elektronikoa (erosketaren baieztapena eta RFEFeko apparen deskargaren informazioa iritsiko da bertara sarrerak ikusteko), herrialdea, posta-kodea eta IFZ/AIZ/Pasaportea dokumentua.
Behean, sarrerak erabiliko dituen pertsonaren edo pertsonen datuak bete beharko dituzu: izena, abizenak eta NANa. GOGORATU datuak sartzen dituzun pertsonak sarreren jabeak izango direla, eta behin erosketa amaituta, ezingo direla aldatu.
5. Erosketa banku-txartelarekin ordainduz amaitzen du, ordaintzeko edozein plataformatan bezala.
6. Plataformatik lehen mezu bat jasoko duzu erosketaren baieztapenarekin.
7. Bigarren mezu elektroniko bat jasoko duzu, RFEFeko app-a deskargatzeko esteka batekin, bai eta bertan sartzeko kode bat eta pasahitzarekin ere.
8. App-a deskargatu eta jasotako kredentzialekin identifikatu ondoren, zure sarrera ikusi ahal izando duzu (edo zure sarrerak, taldeko liderra bazara). Sarrera zuretzat bada, prozesua amaituta egongo da. Partidaren La Cartujako atean aurkeztu beharko duzu sarrera app honen bidez.
9. Aldiz, sarrera zuretzat ez bada edo horietako bat zuretzat ez bada, app-ak horien jabeei SARRERAK BIDALTZEKO aukera emango dizu. Egin behar duzun gauza bakarra, banan-banan, sarreraren gainean klik egin eta dagokion pertsonaren helbide elektronikoa sartuta horiei bidaltzea da. Kontuan izan urrats hau behin bakarrik egin ahal izango dela; beraz, berrikusi datuak ondo sarrera bidali aurretik.
10. Azkenik, pertsona horrek (edo horiek) posta elektroniko bat jasoko du app-a deskargatzeko estekarekin eta sartzeko kode eta pasahitzarekin. App-a deskargatu beharko dute sarrera pertsonala eta besterenezina ikusteko, eta partida egunean estadiora sartzeko app-aren bidez aurkeztu.