
Deskargatu Athletic Club - Levante Las Planas (Liga F, 22. J) partidaren buletina
Deskargatu Athletic Club - Levante Las Planas (Liga F, 22. J) partidaren buletina
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 22. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina
Lehoiek bolada onari jarraipena emateko eta ligako seigarren garaipena jarraian lortzeko asmo sendoarekin Levante Las Planas taldea jasoko dute Lezamako haztegian. Etxeko partiden argitalpenak Marta Sanadri aurrelaria du protagonista, etxean jokatutako azken neurketan gola egiteko gai izan zena. 22 zenbakidunak puntuak eskuratzeko orduan "taldeak aurrerapausua eman duela" adierazi du Klubari egindako elkarrizketan.
Horretaz gain, argitalpenean murgiluz gero, txapelketa erregularreko 22. jardunaldiari dagokion norgehiagokarekin eralazionatutako albiste guztiak ere irakurtzeko aukera izango duzu.
Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Badalona Women


