DIGIk 2026ra arte berritu du Athletic Clubekin

DIGIk 2026ra arte berritu du Athletic Clubekin

Klubeko babesle ofizialak bere logoa beste bi denboraldiz izango du gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen elastikoaren atzealdean

DIGI Communications multinazionalak eta Athletic Clubek akordioa sinatu dute telekomunikazio operadorea Klubaren babesle ofiziala izaten jarraitzeko 2025/26 denboraldira arte.

Konpainiaren logoak gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen elastikoaren atzealdean jarraituko du.

Horrela, DIGIk Athletic Clubi emandako babesa berritzen du. "Talde historiko honekin bat egiten dugu partekatzen ditugun balio guztiengatik, hala nola, erakundea osatzen duten kide guztien ahalegina, etengabeko gainditzea eta inplikazioagatik. Akordio honekin lau denboraldi emango ditugu batera elkarrekin arrakasta asko lortzen", adierazi du Marius Varzaru DIGI Espainiako kontseilari delegatuak.

Bestalde, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak adierazi duenez, "harro egoteko modukoa da DIGI ondoan izatea Klubean helburuak lortzen jarraitzeko. Gainera, etengabe hazten ari den konpainia da, eta apustu argia egiten du gure lurraldean".

DIGI oso presente dago Bizkaian, 350 langile propio baino gehiagoko ordezkaritzarekin. Gainera, 2023an bere lehen denda ireki zue Bilbon, 100 metro karratu baino gehiagoko gunea, Areiltza Doktorea zumarkaleko 27. zenbakian, San Mamesetik 10 minutu baino gutxiagora oinez, bezeroengandik are hurbilago egoteko.