
Julen Agirrezabalak Athletic Clubekin 2027ra arte berritu du
Julen Agirrezabalak Athletic Clubekin 2027ra arte berritu du
Kopako atezain txapeldunak azken kontratuarekiko bi urterako konpromisoa gehitu eta Klubak 2029ra arte luzatzeko aldebakarreko aukera gordetzen du
Ate zuri-gorriak esku bikainak zaindari izaten jarraituko du. Unai Simon 2029ra arte blindatu eta astebetera, Julen Agirrezabala atezainak 2027ko ekainaren 30era arte luzatu du Athletic Clubekin duen akordioa. Hain zuzen ere, Ibaiganek, aldabakarrez, bere lotura beste bi urtez (2029ra arte) luzatu dezake.
Sinadura gaur goizean egin da San Mamesen, Jose Angel Iribar Klubak arkuan duen mito handienarekin, Jon Uriarte presidentearekin eta Mikel Gonzalez Futbol Zuzendariarekin batera. Data sinboliko batean gertatu da: gaur 44 urte bete dira Athletic-Real Sociedad batean Klubean partida gehien jokatu dituen jokalaria omendu zutela.
Athletic Clubek Julen Agirrezabalaren alde egindako apustuak sendotasuna areagotzen du. Leialtasuna elkarrekikoa da. 23 urterekin, Antiguoko KEtik gaztetan iritsitako atezain errenteriarrak dagoeneko 36 norgehiagokatan hartu du parte lehoi gisa. Erdia baino gehiago (20) Kopakoak dira, eta esperientzia emankorrak bizi izan ditu lehen taldean daramatzan hiru denboraldietan: bi finalerdi jokatu ditu eta, aurten, RCD Mallorcako finalean, erabakigarria izan zen. 120 minutuetan zehar taldea mantentzeko geldiketa bikainak egin zituen eta penaltien txandan, Morlanesi egindako geldiketarekin, heroi bilakatu zen.
Zuzendaritza Batzordeak egindako ildoari jarraituz, Agirrezabalak Athletic Clubek proposatutako planteamendu ekonomikoa onartu du, aldagarri-osagaia duen soldata-egituran oinarritua eta helburu jakin batzuk betetzeari lotuta egongo dena.