
"Athletic proiektu erakargarria eta anbizio handikoa da"
"Athletic proiektu erakargarria eta anbizio handikoa da"
Mikel Gonzalezek eta Sergio Navarrok, klubeko futboleko zuzendari nagusiak eta harrobiko zuzendariak, Lezamako beheko mailetan egindako lanaren balantzea egin dute
Mikel Gonzalez, Athletic Clubeko futbol zuzendari nagusia, eta Sergio Navarro, Lezamako zuzendaria, komunikabideen aurrean agertu dira harrobiko denboraldiaren balantzea egiteko eta kirol arloaren egungo funtzionamendua azaltzeko.
Bi zuzendariek, euren aurkezpenean, Lezama errendimendu handiko zentro dela eta Euskal Herriko talentuarentzako lehentasunezko aukera dela erakutsi dute: "Athletic proiektu erakargarria eta anbizio handikoa da gure lurraldeko jokalarientzat, datuek hala erakusten dute. Bizkaian eskatutako jokalarien %100 gurera batu da eta %90 baino gehiago ere gainerako herrialdeetan. Gainera, kirol proiektuan gurekin mantendu nahi ditugun Lezamako jokalarien ia %100 berritu dugu jada", adierazi du Mikel Gonzalezek
Kirol garapena eta talentuaren antzematea
Mikel Gonzalezek gizonezkoen lehen taldean debuta egin duten harrobiko sei jokalariak gogoratu ditu, bai Bigarren Mailan lagapena betetzetik zetozenak zein Bilbao Athleticetik sustatu direnak. Jokalari hauek 4.000 minutu baino gehiago pilatu dituzte jokatu dituzten 88 partidatan eta hamaikakoan izan dira 42 alditan.
Emakumezkoari dagokienez, Gonzalezek azpimarratu du zortzi jokalari 23 urtez azpikoak direla eta hamaikakoaren batez bestekoa 22,9 urtekoa dela, "F Ligako gazteena", lehen taldearen trantsizioan "harrobiak egindako ekarpen handia" azpimarratuz.
Futboleko zuzendari nagusiak jakinarazi du, halaber, nazioarteko harrobiko jokalarien kopuruak gora egin duela beheko mailetan, gizonezkoen egituran 7 izatetik 13 izatera igarota. Era berean, Lezamako oinarriko futbolean %77 bizkaitarrak (156), %12 nafarrak (25), %8 gipuzkoarrak (16) eta %3 arabarrak (6). Emakumeen egituraren kasuan, nazioarteko 5 izatetik 13 izatera igaro dira.
Era berean, Mikel Gonzalezek Klubaren "talentuaren antzemate handinahia" azpimarratu du, kirol proiektuak Euskal Herrian proiekzioa duen jokalaria erakartzen duela gogoratuz. Horren erakusgarri, Klubak, zeinaren atzemate sailak 6.500 partida baino gehiago ikusi dituen lurralde osoan, 56 jokalari sartu ditu bere basean denboraldian zehar, horietako 15 Kimuak B talderako lehen harreran, eta 22 jokalari nesken kasuan.
🗣️ @mikel_gonzalezz
— Athletic Club (@AthleticClub) June 12, 2024
"Nuestro único objetivo es desarrollar el mejor proyecto posible para hacer más grande al Athletic"
"El Athletic siempre ha firmado en todo Euskal Herria y nunca nos vamos a detener. Actuamos con responsabilidad en base a nuestro proyecto"
"El único… pic.twitter.com/zmQ5t9R88c
Bilbao Athletic eta emakumezkoen filialak
Bilbao Athleticen denboraldi bikainaz haratago, Pimera Federacion mailara lortutako igoerarekin, Mikel Gonzalezek gogorarazi du "garrantzitsuena lehen taldera iritsi diren jokalarien kopurua eta jokalari bakoitzaren banakako bilakaera" dela. "Bilbao Athletic gaztea da, 20,2 urte ditu batez beste, CD Basconiatik bederatzi jokalari sartu dira eta Gazte Mailatik bi, denboraldian zehar euskarria eman digutenak". Gainera, debutez gain, bigarren taldeko zortzi jokalarik ere lehen taldeari behin eta berriz laguntza eman diotela azpimarratu du, bai entrenamenduetan, bai deialdietan.
Emakumezkoen lehen bi filialei dagokienez, Gonzalezek "urte zaila" izan dela onartu du, bi taldeek maila galdu baitute, "nahiz eta egia den bi kategoria gorenetan ari ginela lehian, Lehen Federazioan eta Bigarren Federazioan". Zentzu horretan, futboleko zuzendari nagusiak gogorarazi du Athleticek lehentasuna ematen diola jokalarien garapen profesionalari, eta hortik funtsezko jokalariak B mailatik lehen taldera igo direla, filialetan "talde ahulagoak" utziz. Era berean, bi taldeen "gaztetasun izugarria" azpimarratu du, "talde profesionalen aurka lehiatzen", eta, jaitsierak gorabehera, Klubak berdin-berdin lanean jarraituko duela azaldu du: "B mailako emakumezkoen taldea gazteagoa izango da datorren denboraldian. C taldearen kasuan, kadeteen kategoriatik Hirugarren Federaziora jauzi egitea errazagoa izango da, hainbeste lagapenen beharrik gabe. Jokalariak hemen prestatzen eta lehen talderako proiektu errealago bat izaten lagunduko digu ".