Amaia Martinez, RCD Espanyolera lagatuta

Amaia Martinez, RCD Espanyolera lagatuta

Harrobiko taldean 100 neurketa baino gehiago jokatu eta gero, 19 urtez azpiko Europako txapeldunak igo berri den taldean jokatuko du

Athletic Clubek eta RCD Espanyolek akordioa lortu dute 20 urte dituen Amaia Martinez atzelaria datorren denboraldian mailaz igo berri den taldean utzita aritzeko.

Zuri-gorrien bigarren taldean ehun partida baino gehiago jokatu eta 2022-23 denboraldiko azken jardunaldian Villarreal CF taldearen aurka debuta egin ondoren, hegaleko eta erdiko postuak uztartzen dituen jokalari getxotarrak elitean jarraitu ahal izango du bere bilakaera, RCD Espanyol taldean.

Txekiar Errepublikako 19 urtez azpiko Europako txapeldun bilakatu zen harrobiko jokalaria, aurtengo kirol-ikasturtean 25 norgehiagokatan parte hartu du bigarren taldean, baita gol bat sartu ere.