Bilbao Athletic lanean hasi da Lezaman

Bilbao Athletic lanean hasi da Lezaman

Jokin Aranbarrik zuzentzen duen taldea gaur osatu du bere lehen entrenamendua

Primera Federacion mailara itzuliko den denboraldian, Bilbao Athleticek gaur hasi ditu entrenamenduak Lezaman, nahiz eta azken bi egunetan banakako esfortzu probak eta proba funtzionalak egin dituen. Jokin Aranbarrirekin hasiko den taldea ez da denboraldiari aurre egingo diona, futbolari batzuk lehen taldearen denboraldiaurrera igo direla eta beste batzuk irten egingo direla kontuan hartu behar baita.

Lan saioekin hasi den 28 jokalarien multzoa honako hau da:

Atezainak: Mikel Santos eta Eric Gamen.

Atzelariak: Erlantz Palacin, Xabier Irurita, Aimar Duñabeitia, Jon de Luis, Ander Izagirre, Eneko Ebro, Beñat Larrea, Miguel Barandalla eta Javier Elias.

Erdilariak: Beñat Gerenabarrena, Peio Canales, Alejandro Rego, Junior Bita, Eneko Aguilar, Ibon Sanchez, Eñaut Lete eta Javier Sola.

Aurrelariak: Iker Varela, Alvaro Marin, Luis Bilbao, Endika Bujan, Asier Hierro, Ekain Azkune, Izeta, Igor Oyono eta Ibai Sanz.