Muskizek eskuzabal jaso ditu lehoiak

Muskizek eskuzabal jaso ditu lehoiak

Denboraldiaurreko egun berezi batean, Athletic Clubek La Arenako hondartzan eta El Malecon futbol zelaian osatu du lan saioa

Tenperatura ezin hobearekin eta berorik gabe, emakumezkoen lehen taldeak lan saio gogor berri bat batu dio iragan astean hasi zen denboraldiaurreari. Agertoki idilikoa izan dute, Musikz eta Zierbena arten dagoen La Arena hondartza. Bertan, 9:00etan, indarrean eta abiaduran zentratutako ariketak osatu dituzte.

10:30 aldera, taldea El Malecon zelaira joan da, JD Somorrostro lehiatzen den soropilera, non David Aznarrek baloia protagonista izan den lan saioa gidatu duen. Ordubeteko lanaren ondoren, bertara hurbildu diren zaleekin argazkiak eta sinadurak egiteko denbora izan da. Jokalari zuri-gorriek irrifartsu jaso dituzte animoak eta maitasuna itzuli diete athleticzaleei.

Bihar, Lezaman, Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea saio bikoitzean entrenatuko da eta larunbatean udako lanaren bigarren asteari amaiera emango diote.