Alex Padillak eta Andoni Gorosabelek lehoi gisa debuta egin dute

Alex Padillak eta Andoni Gorosabelek lehoi gisa debuta egin dute

Zarautzko atezaina eta Arrasateko atzelaria denboraldi honetan Ernesto Valverderen aginduetara debuta egin duten lehen jokalariak dira

Alex Padilla Athletic Clubeko hirugarren atezaina bihurtu da 2024/25 denboraldian. 20 urteko gazteak LaLiga 2024-25ko lehen norgehiagoka jokatu zuen San Mamesen Getafe CF taldearen aurka, eta futbol profesionalean debuta egin du. Gainera, Andoni Gorosabel eskuin hegaleko atzelaria ere elastiko zuri-gorriarekin estreinatu da Deportivo Alavesen eta Realean jokatu ostean.

Mexikar jatorria duen atezaina nazioartekoa da 23 urtez azpiko taldearekin, eta 2019tik darama Athleticen. Valverderekin egindako bigarren denboraldiaurrearen ostean, futbolaria lehen aldiz lehiatu da talde zuri-gorriko elastikoarekin.

"Oso harro nago neure buruaz. Aspalditik ari naiz lanean, oso une zailak igaro ditut. Azkenean bizitzak aukera hau eman dit, eta ahalik eta gehien gozatu behar dut. Eskerrak eman nahi dizkiet Klubari, Ernestori eta nire taldekideei, lehen unetik beraien babesa sentiarazi didatelako. Ikaragarria izan da San Mamesen zuri-gorri bezala estreinatzea, oso eskertuta nago eta gogor jarraituko dut lanean".

Andoni Gorosabelek ere bere lehen minutuak izan zituen. Arrasateko eskuin hegaleko atzelariak 81 minutu jokatu zituen txapelketa irekitzen zuen norgehiagoka honetan.