
“Garaipen honek lasaitasuna eta segurtasuna ematen digu egiten dugun horretan”
“Garaipen honek lasaitasuna eta segurtasuna ematen digu egiten dugun horretan”
Valverdek pozik hartu du Ligako lehen garaipena eta “San Mamesen gainditzeko talde zaila” direla uste du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da lehoiek San Mamesen Valencia CF taldearen aurka 1-0 irabazi ostean, bere laugarren mendeurrenean teknikari zuri-gorri bezala: “Gaurkoa egun berezia zen. Jakina, nire 400 partidengatik eta aldagelan ere ospakizun handia egon da, Adamak, Martonek eta Djalók debuta egin dutelako, Jauregizar titular gisa estreinatu da San Mamesen eta Pradosek sartu du gola. Irabazten duzunean, beti da lasaigarria. Garaipen honek lasaitasuna eta segurtasuna ematen digu egiten dugun horretan. Asko suposatzen du, batez ere, LaLigan hiru puntu lortu behar genituelako lehen bi jardunaldietan lortu ez genituelako. Lehen zatian oso ondo aritu gara, menderatu egin dugu eta markagailuan aurretik joan gara. Beste golen bat ere egin genezakeen. Aldageletatik bueltan akats pare bat izan ditugu, batez ere ez ginelako gure jokoa egiten ari. Gero, pixka bat gorago estutzen hasi gara, horrek beti dakarren arriskuarekin, baina aurkariaren areara pixka bat gehiago iritsiz”.
Valverdek bere jokalarien jarduna ere nabarmendu du: “Jokatzeko era zehatza duen taldea gara. Kontuan izan behar da, halaber, zelaian bazirela maila ona eman duten jokalari gazteak. Horrelako harrobiko klub batean konfiantza eman behar zaie. Hurrengo eguna ez da bere debuta izango. Alde horretatik pozik gaude. Hemen gainditzeko zailak garen sentsazioa sortzen dugu”.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Valencia CF


