38.683 bonu erosi dira Europa Leagueko Liga Faserako

38.683 bonu erosi dira Europa Leagueko Liga Faserako

Bazkideen % 85,4k Athleticek San Mamesen datorren urtarrilaren 30era arte finkatuta dituen Europako lau partidetarako sarrerak hartu ditu

San Mamesen finkatuta dauden Europa Ligako lau partidetarako bonu esklusiboa aktibatzeko epea amaituta, 37.344 bazkidek erosi dute bonua, hau da, masa sozial osoaren (43.736) % 85,4k.  Kopuru horri Gazte Abonoek erositako 1.339 bonuak gehitu behar zaizkio eta, hortaz, 38.683 bonu saldu dira guztira San Mamesen Europa Leagueko Liga Faserako.

Datu horrek gorakada nabarmena suposatzen du 2017. urtearekin alderatuta, Athleticek Europarako sailkapena lortu zuen azken aldia, non 44.452 bazkidetik 29.259ek aktibatu zuten bonua (%65,8).

Klubak ezin die bermatu, abuztuan iragarri zuen bezala, ezarritako epe esklusiboan erosi ez duten bazkideei bonua lortzeko aukera. Athleticen beste kolektibo batzuen eta publiko orokorraren eskariak, bazkideen erantzun bikainari gehituta, litekeena da txarteldegietan bazkideentzako bonurik ez egotea hasiera batean ezarritako tarteetan: irailaren 28an, larunbata, eta 29an, igandea, Sevillaren aurka San Mamesen jokatuko den partidarekin bat eginez, eta urriaren 2an, asteazkena eta 3an, osteguna, Europa Leagueko etxeko estreinaldiarekin batera.

Ezarritako epean bonu esklusiboa erosi ez duten bazkideek eta San Mamesen jokatuko diren Liga Faseko partida bat, bi, hiru edo lauetara joateko asmoa badute, banakako sarrerak erosi ahal izango dituzte bazkideentzako prezio berezian. Liga Faseko 2. jardunaldirako banakako sarrera bat erosteko epea, AZ Alkmaarren aurkako partidarako, irailaren 15eko 12:00etan hasiko da, eta partidu hori jokatzen den egunera arte egongo da zabalik, edo sarrerak agortu arte.

Hala ere, Klubak beste behin azpimarratu behar du, Athleticeko beste talde batzuei eta publiko orokorrari erosteko epea ireki ondoren, ezin izango diela bazkideei bermatu ez euren ohiko eserlekua ez eta gainerako lekuetan sarrerak geldituko direnik. 
 

112 eta 324 blokeetako bazkide kaltetuak

UEFAk eskatuta, bazkide batzuek ezin izango dute San Mamesen Europa Leagueko partidetara joateko ohiko tokirik izan.

Zehazki, honako hauek dira kaltetuak izango diren eserlekuak:


112 blokea

1. Lerroa (1 eserlekutik 31era).
2. Lerroa (1 eserlekutik 31era).
3. Lerroa (1 eserlekutik 23ra)

324 blokea

1. Lerroa (01 eserlekutik 15era)
2. Lerroa (01 eserlekutik 15era)
3. Lerroa (06 eserlekutik 16ra)
4. Lerroa (09 eserlekutik 16ra)
5. Lerroa (11 eserlekutik 17ra)
6. Lerroa (13 eserlekutik 18ra)
7. Lerroa (07 eserlekutik 16ra)
8. Lerroa (15 eserlekutik 17ra)
31. Lerroa (29 eserlekua)

Athletic Clubek betebehar hauek eragindako eragozpenak deitoratzen ditu eta bazkideei estadioan eskuragarri dauden beste eserleku batzuetan bonu esklusiboak erosteko aukera emango die, aukeratutako eserlekuaren prezioaren %50eko deskontuarekin.

Kaltetutako bazkideentzako bonuak erosteko epea irailaren 12n (ostegunean) 10:00etan hasi eta irailaren 14an (larunbata) 18:00etan amaituko da.

112 ETA 324 BLOKEETAKO BONUAK EROSI


Club Athletic 

Halaber, Club Athletic Premiumeko kideek Athletic Club - AZ Alkamaar partidarako sarrerak erosi ahal izango dituzte irailaren 15eko (igandea) 12:00etatik asteleheneko 12:00ak arte. Une horretatik aurrera, sarrera erosten jarraitu ahal izango dute, Club Athleticeko gainerako jarraitzaileekin batera, osteguneko 12:00ak arte.


Salmenta orokorra

AZ Alkmaarren aurkako salmenta orokorra irailaren 18an hasiko da, 12:00etan.