
AS Roma - Athletic Club partidarako sarreren banaketa eta erosketa
AS Roma - Athletic Club partidarako sarreren banaketa eta erosketa
Athletic Clubek 700 sarrera bideratuko ditu Club Athleticeko kideek Erromako Stadio Olimpico zelaian lehoiak anima ditzaten
Erromako Stadio Olimpico zelairako sarrera nahi zuten Athletic Clubeko bazkideek webgunearen bidez izena emateko epea amaitu ondoren, izena eman duten pertsona guztiek (2.412) sarrera bat erosi ahal izango dute Txokoan, Europa League txapelketako Liga Faseko lehen jardunaldia ikusteko.
Era berean, beraientzat erreserbatutako prozesuan izena eman duten Club Athleticeko 700 kidek ere erosi ahal izango dute partida horretarako sarrera bat, hasiera batean aurreikusita zegoen 100 sarreren kopurua handituz. Klubak laster jakinaraziko dio talde honi nola egin ahal izango duen erosketa.
Azkenik, publiko orokorrak 150 sarrera eskuratu ahal izango ditu, eta 35 eurotan jarriko dira salgai, San Mameseko leihatiletan, honako ordutegi honetan:
- Irailak 17, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17.30etik 20:00etara.