
"Gure jendearekin daukagun sinergia hain polita mantendu nahi dugu"
"Gure jendearekin daukagun sinergia hain polita mantendu nahi dugu"
Joan den denboraldian Lezaman oso indartsuak izan ostean, David Aznarrek zaleak Athleticen estreinaldira etxean joateko deia egin du
Oso gutxi falta da Athletic Clubek denboraldi ofizialeko lehen partida etxean joka dezan. Maiatzera joan beharra dago, lehoiek beren zelaian lortutako azken garaipena berreskuratzeko. Izan ere, zerbait argi badago, Lezama zelai menderaezina izan zela bigarren itzuli osoan zehar, eta FC Barcelonak, Real Madridek eta Madrid CFFk bakarrik lortu zituzten puntuak. David Aznarrek hedabideen aurrean egin duen ohiko agerraldian gogorarazi nahi izan du lehoiek etxeko gisa duten indarra, bihar bere taldeak Granada CF-ren aurka jokatu baino lehen (12:00etan). Norgehiagoka honetarako, athleticzaleak partidaz gozatzera animatu ditu.
"Etxera itzuliko gara. Iaz bigarren itzuli ikusgarria egin genuen hemen eta uste dut hori dela jarraitu behar dugun bidea. Lezama gotorleku bihurtzea lortu genuen eta talde guztiek gure etxearekiko errespetua izatea. Beti adoretzen gaituen publikoarekin elkartzeko gogo handia dugu. Lehen garaipena lortu nahi dugu hemen", esan du teknikariak.
Publikoari dagokionez, Davidek esan du eredu direla. "Arrakastaren zati handi bat animatzera etorri zirenei zor diegu. Bere babesa sentitzen dugu eta guretzat jokalari bat gehiago dira. Taldeaz gozatzera etor daitezen animatzen diegu, eta ea mantentzen dugun sinergia hain polit hori gure jendearekin".
Azkenik, Athleticek Granada CF izango du aurrean. Aznarren arabera, aulkian aldaketa (Arturo Ruiz) izan duen talde gazte bat. "Futbol proposamen erakargarria dute, Atletico de Madriden aurka erakutsi zuten bezala. Etna eta Lauri bezalako jokalari onak dituzte, taldeari oreka puntu hori ematen diotenak".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Granada CF

